Coordinadora estatal de Asociaciones Solidarias con el Sahara

por la autodeterminación e independencia del pueblo saharaui

Andoni Lubakiren ‘Sahara’ argazki erakusketa estreinatu da Ignacio Aldecoa Kultur Etxean

‘Sahara. 40 urteko exilioa’ erakusketa zabaldu da Gazteizko Ignacio Aldecoa Kultur Etxean, Arabako SEADen Lagunen Elkartearen kolaborazioari esker. Zuribeltz agertzen dira Mendebaldeko Saharako lurralde liberatuak Andoni Lubakik egindako argazkietan. Autoreak berak gidatu du inaguruazioa irudi bakoitzaren azalpenak ematen.

Pilar García de Salazar Olano, Arabako Diputatu nagusiordeak, Jaione Agirre López de Araia, Gasteizko zinegotziak, Mohamed Fadel Hay Enhamed Kaid Saleh, Euskadirako SEADen ordezkariak eta María Lourdes Ruiz de Galarreta, Arabako SEADen Lagunen Elkarteko presidenteak hartu dute parte inaugurazio ekitaldian, argazkien autorearekin batera.

Erakusketa, Euskal Fondoak babestuta, Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak eta Arabako SEADen Lagunen Elkarteak antolatu dute eta ekainaren 15erarte ikusgai izango da.

¿Te ha interesado esta noticia?

¡¡ Suscríbete a los boletines de CEAS - Sahara !!

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

Ayúdanos a difundir en las redes sociales